Aimar Irigoien: "Bakarrik aritzeko kirol hila da hau"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko aza. 9a, 11:18

Aimar Irigoien harri-jasotzaileari elkarrizketa egin diote Berria egunkarian. Hemen errezildarraren adierazpen batzuk: 

Aimar Irigoien "harri-jasotzailea" aipatzen da beti, baina harriarena zaletasuna besterik ez da azken batean, ezta?

Bai, bai; zaletasuna da hau. Ni igeltsero gisa ibiltzen naiz lanean, neure kasa, eta laneko orduak galdu behar izaten ditut harriari heltzeko. Sakrifizio handia eskatzen duen zaletasuna da gurea.

Bizi al daiteke harri-jasotzetik?

Ez, ez. Garai batean, agian, bai, eta orduan ere ez dakit zein neurritaraino. Baina, gaur egun, ez. Erakustaldien kontua ere asko jaitsi da, eta ezinezkoa da.

Apustu serioan amaitu da erdi jolasean hasitakoa. 8.000 euro jokoan zirela, ikusmin handia sortu zuen 2014ko apustuak.

Hala izan zen, bai. Zein den gehiago, zein gutxiago, eztabaida sortzen da beti, eta eguna adostu genuen. Egun hartan dago erantzun beharra, eta gure aldera atera zen. Lan ona egin genuen, eta gustura.

Mahaian irabazi zenuen apustu hura?

Ez, ez. Mendizabal jatetxean lotu genuen apustua, Azpeitian, baina apustuaren egunean dago erantzun beharra. Bete-betean iritsi behar izaten da, lesiorik eta gaixoaldirik gabe, gau txarrik gabe. Zorionez, ondo atera zen dena. 

Elkarrizketa osorik, Berriaren webgunean.