The Friday's Crew, Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ira. 6a, 20:43

The Friday's Crew Azpeitiko eta Azkoitiko musika taldeko Markel Elias abeslaria eta Iosu Garate gitarra-jotzailea izan ziren atzo, irailak 5, Euskadi Irratiko Arratsean saioko gonbidatuetako bi.

Azkenaldian emandako kontzertuez, zuzeneko emanaldietako esperientziez eta taldekide bakoitzak taldeari ematen dionaz aritu ziren, besteak beste, Elias eta Garate. Haien elkarrizketa osoa sarean entzun daiteke orain, eitb.eus webgunean.