Nagore Aranburu, ETB1eko film laburren gauean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko eka. 20a, 19:28

Euskal Telebistaren lehen kateko Zinez saioa euskarazko film laburrei eskainiko diote gaur, astelehena. Zazpi laburmetraia emango dituzte, tartean Zarautzen erosi zuen, Nagore Aranburu azpeitiar aktorea protagonista duena.

Zarautzen erosi zuen Aitor Arregik zuzendutako filma da eta Kimuak euskal laburren 2014ko katalogoan sartu zuten. Film horrekin, besteak beste, aktore onenaren saria jaso zuen Aranburuk Palentziako Nazioarteko Zinema Erakustaldian.

22:15ean hasiko da Zinez saioa eta Elkartea, Otsoko, Soroa, Don Miguel, Zela Trovke, Hor dago eta Hubert le Blonen azken hegaldia dira emango dituzten beste sei filmak.