Karmen Etxeberria omenduko dute 'Asko Maite Zaitut' saioan, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mai. 20a, 11:19
Pastorkua jatetxeko Karmen Etxeberriak jasoko du, igandean, ETB1eko 'Asko Maite Zaitut' saioaren omenaldietako bat; Azpeitiko beste jatetxe bateko etxekoandreak, Ongi Etorriko Elbira Etxanizek, berea jaso zuen apirilaren 24ko saioan. Etxeberriaren kasuan, Jose Mari Orbegozo izan da omenaldia prestatu diona; azpeitiar dantzaria Pastorkuan lanean ibilitakoa da, eta Karmen \"bigarren ama\" duela dio.\ \ Igandean, maiatzak 22, 22:00etatik aurrera emango dute 'Asko Maite Zaitut' ETB1n.