Bi autobus Bruce Springsteenen kontzertutik bueltatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mai. 16a, 20:59

Bihar, maiatzak 17, Bruce Springsteenek Donostian emango duen kontzertuan Urola Erdiko ikus-entzulerik ez da faltako. Lurraldebusek kontzertu ondorenerako hainbat zerbitzu berezi iragarri zituen, horietako bat Donostia eta Azkoitia batzen dituen UK01 linearako. Gaur jakinarazi dutenez, bi autobus bete dituzte Azpeititik igarotzen den linea horretarako.

Springsteenen kontzertutik Azpeitira bueltatzeko autobusa erabili nahi zutenek aurrez eman behar zuten izena, gaur baino lehen. UK01 linearako ez ezik, Bilborako (lau autobus bete dituzte), Gasteizerako (bat) eta Debagoienerako (bat) ere jarri ditu Lurraldebusek zerbitzu bereziak.