Eneritz Albizu: "Gazteen neurrirako eskaintzak behar ditugu, baita euskarari dagokionez ere"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko api. 22a, 19:58

ETB1eko Gu ta gutarrak saioaren gainean eta horrek pizten dizkion iritzi kontrajarriei buruz aritu da Eneritz Albizu azpeitiar kazetaria Info7 Irratirako bere azken kolaborazioan.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzelus ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan