Elbira Etxaniz, 'Asko Maite Zaitut' saioaren hurrengo protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko api. 21a, 10:46
ETB1eko 'Asko Maite Zaitut' saioak Azpeitiko Ongi Etorri jatetxeko Elbira Etxaniz omenduko du datorren igandean, apirilak 24. Elbiraren bilobek, Arianek eta Eiharnek, asko maite dutela esango diote. Horiez gain, protagonistaren alaba eta senarra ere agertuko dira Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen saioan. Ongi Etorri jatetxean elkartuko da Elbiraren familia osoa omenaldia egiteko. \ \ Saioa igandean emango dute ETB1en, 22:00etatik aurrera.\