Hazparnen Ipar Euskal Herriko Hirigune elkargoaren alde, aho batez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko api. 12a, 20:39

Ipar Euskal Herriko Hirigune elkargo bakarra sortu ala ez eztabaidatu eta bozkatzen ari dira azken asteotan Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herriko etxeetan. Hazparnen joan den apirilaren 7an egin zuten bozketa eta aho batez atera zen baiezkoa.

158 herritan egin behar dituzte Hirigune elkargo bakarraren gaineko bozketak. Momentuz, 43tan egin dute: 36 herriko etxek elkargoaren alde egin dute, eta zazpik kontra (ikusi Berria.eus-en).

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 1987tik.