Urrestillako mezak, ETBn

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 11a, 19:11

Euskal Telebistaren lehen katean igande goizeko 10:00etan ematen duten meza Urrestillako parrokian grabatutakoa izango da aste honetan eta datorrenean. Hiru meza grabatuko dituzte guztira ETBkoek Urrestillan; aurrenekoa joan den asteburuan eman zuten.

Zapatu arratsaldetan grabatzen dituzte hurrengo egunean, igandez, ETB1en eman beharreko mezak. 19:30ean izaten da zapatuko meza Urrestillan. Eta, telebistak grabazioak egingo dituen hiru asteburuotan, horixe izango da asteburuko meza bakarra Urrestillan, igandeko eguerdikoak kendu egin baitituzte.