Hazparneko zabortegia ekainaren 1ean itxiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 3a, 17:45

Azpeitian Lapatx laster itxiko dutela agindu duten honetan, gure herriarekin senidetutako Lapurdiko Hazparnen jada jarri diote data hango hondakindegiaren itxierari.

Hazketa da Hazparnen duten zabortegiaren izena eta, hango arduradunek aste honetan bertan jakinarazi dutenez, ekainaren 1ean utziko dio hondakindegiak errefusa jasotzeari. Urtebeteko atzerapenarekin dator, hala ere, Hazketaren itxiera, 2015eko maiatzean itxiko zutela agindu baitzuten bere garaian. Horren berri eman du Berria-k.