Kaluse taldea, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ots. 12a, 11:12
Ibon Gerra eta Unai Martinez, Kalise taldeko kideak

Unai Martinez (Azpeitia, 1996) Kaluseko gitarra jokatzailea eta Ibon Gerra (Azpeitia, 1996) bateria jotzailea elkarrizketatu zituzten atzo, osteguna, Euskadi Irratian.

Atzo, osteguna, hitzik gabeko abesti instrumentalak biltzen dituen euren lehen diskoaz aritu ziren hizketan Kaluseko musikariak, Euskadi Irratiko Arratsean saioan. Elkarrizketa osoa, hemen.  

Gaur eskainiko du kontzertua Kalusek Sanagustin kulturgunean, Minor Empires talde madrildarrarekin batera. Joan zen azaroan elkarrizketatu zituen Uztarria.eus-ek Martinez eta Gerra, lehen diskoaren aurkezpenaren harira.