Aitor Zubizarretak 45 puntu partida bakarrean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ots. 2a, 11:55
(Yotes of Idaho)

Azken 20 urteetan Yotes taldean inork lortu ez duena lortu du azpeitiarrak: 45 puntu saskiratzea partida bakarrean. 

Denboraldi ona egiten ari da Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1995) Idahoko Yotes taldean.  Izan ere, duela bi aste jardunaldiko irudi ikusgarrienetako bat utzi bazuen, oraingoan 45 puntu lortu ditu partida bakarrean azpeitiarrak. Orain dela 20 urtetatik inork ez du halakorik lortu Yotes taldean. Gainera, 21 puntuko media lortu du azken hamar partidetan.   

Portland Pilots-ekin NCAAn aritu ostean, 2015-2016 denboraldian Idahon ari da jokatzen Aitor Zubizarreta, NAIA ligan. The Evergreen State College-en aurkako partidan lortu zituen 45 puntuak azpeitiarrak eta 100-85 irabazi zuen partida Zubizarretaren taldeak.