Pako Aristi, ETBko 'Berandu baino lehen' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urt. 29a, 18:00

ETB1eko Berandu baino lehen elkarrizketa saioaren aste honetako gonbidatuetako bat izan da Pako Aristi (Urrestilla, 1963), Itxaso Atutxa EAJren BBBren lehendakariarekin batera.

Atzo, osteguna, emititu zuten atalean, Urrestillako idazlea literaturaz, kazetaritzaz eta politikaz aritu zen solasean Fermin Etxegoien saioaren gidariarekin. Aristiren elkarrizketaren pasarteak jasotzen dituzten bideoak ikusgai daude EITBren webgunean.