Mikel Aiestaranen "Azpeitiko protokoloak"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urt. 22a, 17:38

"Segurtasun protokoloek txoferrez, itzultzailez eta ohiturez aldatzeko aholkatzen dute. Nire protokoloak, ordea, Azpeitiko protokoloak dira. Beti jatetxe berdinetara joaten naiz, itzultzaileekin harreman profesionalaz haratagoko adiskidetasuna dut... Lanerako urrea balio du horrek, eta etxetik kanpo hainbeste denbora pasata, etxean bezala sentitzen laguntzen dit".

Sustrai Colinak Mikel Aiestaran kazetariari Argia aldizkariaren 2.492.alerako egin dion elkarrizketaren pasarte bat da goikoa. Elkarrizketa osoa irakurgai dago Argia.eus webgunean.