Eneritz Albizu: "Guztiok ordaintzen dugu Ertzaintza, nahiz eta ez dagoen euskaldunon neurrira egina"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko aza. 19a, 11:31

Eneritz Albizu kazetari azpeitiarrak egin du ikasturte honetako bigarren kolaborazioa, Info7 irratian. Albizuk bi urte daramatza kazetari lanetan, eta sarritan deitu behar izan omen du Segurtasun Sailera. Ertzaintzak prentsarako duen telefonora deitu izan duenean, sekula ezin izan duela euskaraz hitz egin salatu du.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzalus kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.