Uztarriaren Facebookeko orriak 2.000 atsegite

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko aza. 17a, 11:23

Uztarria.eus-en Facebookeko orria atzo, astelehena, iritsi zen 2.000 atsegiteetara.

Azpeitian gertatzen denaren berri sare sozial horren bidez jaso nahi izanez gero, egin klik orri honetako Atsegin dut botoian. 

Bestalde, Uztarria.eus atariak iazko bisitak gainditu ditu azaroa hasterako. Milioi bat bisitatik gora izan ditu dagoeneko aurten webguneak.