"Maitasuna da, ezin liteke beste ezer izan"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko aza. 12a, 18:21

Maitasuna deklaratzeko eta adierazteko hitzez, moldeez eta formuletaz aritu zen atzo, asteazkena, Iñaki Segurola Euskadi Irratian, Arratsean saioan hamabostean behin egiten duen kolaborazioan.

Irratiari maitasun deklarazioa eginez bukatu zuen bere jarduna Segurolak, "maitasuna da, ezin liteke beste ezer izan", esanez. Baina beste kontu asko ere izan zituen hizpide. Guztiak entzun daitezke eitb.eus-en lotura honetan.