Xabier Lasa iritziemailea Iñaki Segurolaz 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko aza. 2a, 12:11

Xabier Lasa iritziemaileak atzo, igandea, 'Berria'-rako idatzitako artikuluan Iñaki Segurolari egin zion aipamena, Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan kolaboratzaile hasi dela eta. 

Xabier Lasak atzoko Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikuluan Iñaki Segurola izan zuen hizpide, besteak beste. Asteazkenetan, hamabostero, ariko da azpeitiarra Euskadi Irratiko Arratsean saioan, 20:05etik 21:00etara bitartean. Lasak dioenez, "beti bezain mihi aske, zirikatzaile eta probokatzaile; predikatzaile kaxkar, bere ustetan".

Urola Kostako Hitza-ko kolaboratzaile ere bada Segurola.