Menpekotasuna duten pertsonentzako Azpeitiko zerbitzuaz, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 21a, 19:06

Gaur, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Egunean, Iraurgi Berritzenek eta Azpeitiko Udalak menpekotasuna duten herritarrei gauez etxez etxeko zerbitzua eskaintzeko abian jarri duten proiektu pilotua hizpide izan dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Proiektuaren bultzatzailetakoa den Nerea Amenabarrek azaldu ditu proiektuaren nondik norakoak eta hasierako urratsen emaitzak. Hemen, Amenabarri egindako elkarrizketaren audioa.