Ignazio Loiolakoari buruzko doktore tesia egin du Xabier Albisturrek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 17a, 12:27

Xabier Albistur (Doneztebe, Nafarroa, 1944) elkarrizketatu zuten joan den abuztuan Berria egunkariko Politikari ohiak udako seriean. Donostiako alkate eta senatari izana da Albistur, eta doktore tesia bukatu berri du.

Xabier Albistur (Doneztebe, Nafarroa, 1944) elkarrizketatu zuten joan den abuztuan Berria egunkariko Politikari ohiak udako seriean. Donostiako alkate eta senatari izana da Albistur, eta energia berriztagarrien inguruan ari da lanean egun eta doktore tesi bat ere bukatu berri du, Ignazio Loiolakoari buruzkoa. "Doktore izanda hil nahi nuen", zioen elkarrizketan, erdi broman.