Azpeitiarrak euskara hizpide hartuta Info7 Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 14a, 20:21

Azpeitiar kolaboratzaile berriak ditu hasi berri den ikasturtean Info7 Irratiaren Gureaz blai saioak. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Eta kolaboratzaileen zerrenda horretan bi azpeitiar daude. Alex Artzelus da bata; hark egin du aurreneko kolaborazioa. Egin kontu-n hitz egingo duen beste azpeitiarra Eneritz Albizu da; irailaren 23an egingo du estreinako ekarpena.