San Inazio, Boiseko euskal komunitatearen zaindari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko uzt. 28a, 19:28

Gaur hasita, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra, ospatuko dute Boisen (Idaho, AEB) Jaialdia, bost urtean behin hango euskal komunitatea elkartzeko balio izaten duen hitzordua. Azpeitiko saninazioen data bertsuan egingo dute jaialdia, eta ez kasualitatez.

Bost urtean behingo ospakizunek uztail amaierarekin bat egin ohi dute, Gipuzkoakoa eta Bizkaikoa ez ezik, Boiseko euskal komunitatearen zaindaria ere San Inazio delako. Uztailaren 31n, santuaren egunean, urtero egiten dute meza Idahoko hiriburuan.