Azpeitiko Errekortarien Txapelketa ETB 1en emango dute abuztuaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko uzt. 24a, 12:22

Bihar, Santio Egunez, izango da Errekortarien Txapelketa Azpeitian, 18:30ean hasita, zezen-plazan. ETB 1en, ordea, astebete beranduago, abuztuaren 1ean, eskainiko dute txapelketa.

Bihar, Santio Eguna, Azpeitian jokatuko den Errekortarien txapelketa ETB 1en ikusteko parada izango da. Bihar, zapatua, 18:30ean izango da txapelketa zezen-plazan, baina ETB 1ek astebete beranduago, abuztuaren 1ean, eskainiko du txapelketaren inguruko saioa.

Azpeitian Errekortarien Txapelketa egiten den bederatzigarren urtea da aurtengoa, eta Zezenbeltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute ekitaldia. Joan den urtean formatu berri bati ekin zieten eta aurten modu berean jokatuko da saioa.