Javier Krahe hil da, Sanagustin bisitatu zuen maisua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko uzt. 13a, 12:22

Otsailean Sanagustin kulturgunean izan zen Krahe, kontzertua eskaintzen. Atzo, uztailak 12, hil zen kantautore satirikoa, bihotzekoak emanda.

Javier Krahe kantautore satirikoa hil zen atzo, igandea, bihotzekoak jota. Otsailean kontzertua eman zuen Sanagustin kulturgunean eta bertako kideek "oso gertuko eta jator" aritu zela adierazi zuten atzo haren heriotzaren berri izan ostean. Otsailean Azpeitian eman zuen kontzertuaren zita aprobetxatuta, Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin zion Kraheri. Hemen elkarrizketa.