'Rise and Shine' antzerki musikala Donostiako 27. gazteen antzerki topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mai. 28a, 14:47

Azpeitiko eta Azkoitiko gazteen Biboterik Gabea antzerki taldeak, Rise and Shine antzerki musikala eskainiko du Donostian. Emanaldia datorren igandean, maiatzak 31, izango da Donostiako Antzoki Zaharrean. 

Donostiako 27. gazteen antzerki topaketetan parte hartuko dute Biboterik Gabea antzerki taldeko Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat gaztek. Rise and Shine antzerki musikalarekin aurkeztuko dira topaketetara eta igandean, maiatzak 31, emango dute emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00etan.

Azpeitian, Azkoitian eta Zumaian ere eman dituzte emanaldiak, eta orain Donostian arituko dira. Arduradunek adierazi dutenez, "Donostiako Antzerki Topaketak irabazi ezean berriz antzeztea ere saria da" eta jakinarazi dute Rise and Shine antzerki musikatuaren agurra ekainean izango dela ziurrenik, Baztartxo antzokian.