Lurrun Trenean bidaia 'EHZ' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mai. 4a, 14:14

Joan den osteguneko saioan Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu zuen Nerea Alias kazetariak, eta lurrunezko trenean Lasaora joan-etorria egin zuen Xabier Munibe Ikastolako haurrekin.

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa izan zen joan den osteguneko ETB 1eko Euskal Herria Zuzenean saioko protagonistetako bat. Nerea Alias kazetariak Azpeititik Lasaorako joan-etorria egin zuen Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako haurrekin. Hemen, bideoa.