Erregea, MACBA, zentsura eta Oier Etxeberria

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mar. 20a, 18:07

Besteren artean Oier Etxeberria Ministro azpeitiar artista tartean zuen erakusketa bat bertan behera utzi dute Bartzelonako MACBA museoan, Espainiako errege zahar Juan Carlos Borboikoa irudikatzen zuen eskultura bat medio.

La Bèstia i el Sobirà erakusketa joan den asteazkenean zen hastekoa Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoan (MACBA). Jatorri ezberdineko 30 artisten lanek osatu behar zuten erakusketa, horien artean Etxeberriaren lanak. Hasi bezperan, baina, museoaren zuzendariak Juan Carlos Borboikoa irudikatzen zuen eskultura hori erretiratzea eskatu zuen, erakusketaren komisarioek uko egin zioten eskaerari, eta erakusketa osorik kantzelatu dute.