Leire Ibarguren Kurdistanen, Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako biraren hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mar. 6a, 18:21

Igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera, abiatuko da Kurdistandik Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira, Euskal Herritik irailaren 28tik urriaren 4ra igaroko dena. Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza bat hara joana da, eta tartean da Leire Ibarguren azpeitiarra.

Ibargureni elkarrizketa egin diote gaur, ostirala, Info7 Irratian. Besteak beste, Emakumeen Mundu Martxa aurten Kurdisntandik abiatzearen esanahi sinbolikoaz aritu da. "Ekialde Hurbileko herri hau emakumeak bereziki indartsu eta boteretuta dauden gune bat dela somatzen dugu, eta beraiengandik dezente ikasi dezakegula", esan du azpeitiarrak.

Elkarrizketa osoa entzungai dago Info7 Irratiaren webgunean.