Jose Luis Otamendiri elkarrizketa 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ots. 10a, 12:12

Igandeko Berria egunkarian Jose Luis Otamendiri egindako elkarrizketa argitaratu zuten. Pasa den urrian argitaratu zuen Kapital publikoa liburuaren harira egin zioten elkarrizketa, baina liburuan landu dituen poemetako gaiei jarraituz, "norberaren eta gaurkotasun politiko-sozialaren arteko elkarguneez" hitz egin du azpeitiar idazleak. Elkarrizketa irakurtzeko egin klik hemen.

Uztarria aldizkariaren otsaileko zenbakian ere Otamendiri egindako elkarrizketa luzea irakurri daiteke. Uztarria hasi da dagoeneko aldizkariak banatzen eta egunotan jasoko dute bazkideek etxean.