Azpeitiarrak 'Goenkale'-ren azken atalaren grabazioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ots. 9a, 18:15

Goenkale, ETB1eko telesail beteranoenak, abenduan bukatuko du 21 urteko ibilbidea. Orduan emango dute Lasa anaien arteko liskarrekin abiatu zen saioaren azken atala, baina dagoeneko grabatu dute atal hori. 

Joan den asteazkenean, otsailaren 4an, eta gaur egin dute. Atal berezi horren grabazioan telesailaren hainbat jarraitzailek izan du parte hartzeko aukera; tartean, hainbat azpeitiarrek, EITBk gaur zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez.