Lagun Onak Mendi Bazkunak webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 22a, 11:10
Lagun Onak Mendi Bazkunak webgune berritua jarri du abian: www.lagunonakmb.org. Webgune eraberrituaren diseinua aldatu dute, eta hainbat atal sortu dituzte bertan. Hala nola, elkartearen gaineko informazio atala, zerbitzuena, informazioarena, ekitaldiena eta berriena jarri dituzte erabiltzaileen eskura. Gainera, Lagun Onakek antolatutako hainbat ekitaldiren argazki bildumak ere jarri dituzte eskuragarri webgunean.