Nagore Aranburu, txotx denboraldiaren irekieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 14a, 18:02

Astigarragako Bereziartua sagardotegian ospatu dute gaur, urtarrilak 14, aurtengo txotx denboraldiaren hasiera ofiziala. Gonbidatu bereziren bat izaten da urtero irekiera ekitaldi horretan eta aurten Loreak filmaren hiru protagonistak -Itziar Ituño, Itziar Aizpurua eta Nagore Aranburu azpeitiarra- izan dira sagardo berria dastatzen aurrenak. Bereziartua sagardotegiko ekitaldiaren gainekoak dituzue Berria-ren webgunean.