Yuri Agirre 'Mugarria'-z hizketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 12a, 10:57
Joan den ostiralean Yuri Agirre azpeitiar kazetaria Hamaika telebistako 'Dokuteka' saioan izan zen, Uztarriaren ibilbidea jasotzen duen 'Mugarria' ikus-entzunezko lana aurkezten. Uztarria aldizkariaren hamabost urteko ibilbidea jasotzen duen 'Mugarria' lana eman zuten Hamaikan eta egindako lanaren inguruan jardun zuen hizketan Agirrek. Uztarriak urriaren 28an aurkeztu zuen jendaurrean Agirrek egindako lana.\ \ Hemen, bideoaren lotura: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79130 .