Yuri Agirre 'Mugarria'-z Hamaika telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko urt. 9a, 10:39

Gaur, ostirala, 22:00etan hasiko da saioa eta Mugarria dokumentala ikusteko aukera izango da Hamaika telebistan. Ondoren, ikus-entzunezkoaren egile Yuri Agirre elkarrizketatuko dute.

Yuri Agirre azpeitiar kazetaria Hamaika telebistan izango da gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera, Dokuteka saioan. Bertan, Uztarria aldizkariaren hamabost urteko ibilbidea jasotzen duen Mugarria ikus-entzunezko lana emango dute eta ondoren horri buruz ariko da hizketan Agirre. Uztarriak urriaren 28an aurkeztu zuen jendaurrean Agirrek egindako lana.