Izaskun Egiguren eta Itziar Elias Info7 irratiko 'Zebrabidea'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko abe. 16a, 11:18

Atzoko Zebrabidea saioan Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egiguren elkarrizketatu zuten, liburutegiarekin elkarlanean kaleratu duten Irakurketa ez sexistarako gidaren harira. Haren ondoren, Euskal Antzerkizale Elkarteko (Azpeitian du elkarteak egoitza) koordinatzaile Itziar Eliasekin aritu ziren solasean. 

Info7 irratiko Zebrabidea saioan elkarrizketatu zuten atzo, astelehena, Emakumeen Txokoko arduradun Izaskun Egiguren. Azpeitiko Udal Liburutegiak eta Emakumeen Txokoak elkarlanean kaleratu duten Irakurketa ez sexistarako gida izan zuen hizpide Egigurenek. Irratsaioa entzuteko egin klik hemen.

Egigurenen ostean, Itziar Elias Euskal Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) koordinatzailea elkarrizketatu zuten Zebrabidea-n. Aldatzen lagundu konpainiaren Amets zirkoa salgai antzezlanaz aritu zen Elias solasean. Urrian Uztarriaren egoitzan izan zen Elias elkarrizketa digitalean. Izan ere, EHAZEk Azpeitian du egoitza.