'Burdinbidearen 150 urte Euskadin', orain Irunen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko mar. 4a, 17:18

Burdinbidearen Euskal Museoaren (BEM) Fundazioak antolatu eta sustatutako Burdinbidearen 150 urte Euskadin erakusketak Irunen egingo du geldialdia laster. Joan den irailerik urrira Gasteizen jarri zuten aurreneko aldiz erakusketa hori, besteak beste Azpeitiko Trenaren Museotik eramandako hainbat materialekin hornituta. Orain, martxoaren 6tik apirilaren 28ra Irungo Amaia Kultur Zentroan jarriko dute, trena Irunera iritsi zeneko urteurrena ospatzeko antolatu duten egitarauaren barruan.