60 euskal idazlek bat egin dute datorren urtarrilaren 12an, Herrirak deituta, euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den mobilizazioarekin. U12-arekin bat egin duten idazleen artean daude Pako Aristi eta Jose Luis Otamendi. Gaur, abenduak 26, agerraldia egin dute haietako batzuk Donostian, atxikimenduaren berri emateko.