Jose Luis Otamendi 'Herrira noa' ekimenean izango da, Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko aza. 16a, 14:18

Igandean, azaroak 18, 'Herrira Noa' ekimen kulturalaren lehen saioa izango da Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Poesia eta kantu emanaldia izango da, eta Jose Luis Otamendi azpeitiar idazlea bertan izango da poesia errezitatzen. Otamendiz gainera, Mikel Urdangarin, Jexuxmai Lopetegi, Ima eta Joni Ubeda (Bide Ertzean), Xabi Solano (Esne Beltza), Eñaut eta Beñat (Ken7) izango dira oholtzan.