Udazkena, eta Ibai-Eder %59,01ean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko ira. 25a, 15:00
Udazkenean sartu ginen igandean eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia erdi beteta dago, %59,01ean dago.
 
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu; 68.649 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.