Gaztetxeko eskalada txapelketako nikia, froga gisa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko ira. 18a, 15:54
Gaur, asteartea, hasi da Hernaniko hamar gazteren kontrako epaiketa, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Handik zuzeneko kontakizuna egiten ari da Berria.info sare sozialean Oihana Elduaien azpeitiar kazetaria. Elduaienek jakinarazi duenez, auzipetutako gazteetako baten, Antton Zabalaren, kontra aurkeztutako frogen artean dago Azpeitiko gaztetxea 'Euskal presoak euskal harrietara' lelopean egindako eskalada txapelketako nikia.