Inkestan galdera berria: 'Pintxo-poteoa hilean behin egitea nahikoa iruditzen al zaizu?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko uzt. 3a, 12:21

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Pintxo-poteoa hilean behin egitea nahikoa iruditzen al zaizu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Urte erdi bat pasatu ondoren, nola baloratzen duzu igande eta jai egunetan plaza kotxerik gabe egotea?. Emaitzak: Neurria ona da: % 32.75. Lehengora bueltatuko nuke: % 16.09. Neurria egun gehiagotara zabalduko nuke: % 51.16.