Iazko arrakastaren harira, hemen da 2012ko Klikmetroak!

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko api. 26a, 14:19

Iaz Azpeitiko Ikastola Ikasberrik ekimen berri bat jarri zuen martxan Kilometroen harira: Klikmetroak!, hain zuzen. Aurtengo Kilometroei begira ere (Andoainen izango da festa) abian jarri dute ekimen hori.

Klikmetroak!-en helburua da pertsona bakoitzak birtualki metro bana egin eta ibilbideari ahalik eta itzuli gehien ematea. Gero, enpresa, elkarte, komertzio eta bestelakoek metro horiek babestuko dituzte.

Aurten urriaren 7an, igandea, izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa.