Udaberria, eta Ibai-Eder % 95ean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko api. 17a, 13:10
Udaberrian sartu eta bi asteotako euriteak tarteko, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia ia dena beteta dago, % 95ean dagoelako. 
 
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.