Azpeitiko idazleak 'Idazleakaz' ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2012ko urt. 4a, 20:01

40 idazlek hartuko dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarrekin antolatu duten 'Idazleakaz' programan eta tartean daude hainbat idazle azpeitiar ere.

Umeen artean irakurketa bultzatzea du helburu ekimenak eta guztira Bizkaiko 85 ikastetxetara gerturatuko dira idazleak. Egitasmoan parte hartuko duten idazle azpeitiarren artean daude Alaitz Olaizola, Fernando Morillo, Pako Aristi, eta Aitor Arana (legazpiarra da baina Urrestillan bizi da).