Neguaren hasieran urtegia %90ean dago

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko abe. 26a, 14:12

Hasi da negua eta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Ibai-Eder Nuarbeko urtegia ia dena beteta dago, %90,17an dagoelako (gaurko datua da). Iaz garai hauetan %85ean zegoen, 2007an %64an.

Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.

Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.