Sei lapurreta bi urtean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko aza. 24a, 18:11

Urrestillako estankoan -janari denda ere bada- lapurreta egin dute... berriro. Gaur (azaroaren 24a) goizaldean dendako atea indarrez ireki eta egin dute lapurreta. Gutxi gorabehera bi urteren epean, sei aldiz sartu dira lapurrak saltoki horretan; atetik, leihotik edota aldameneko karrerako paretatik zuloa eginda, orain hilabete ere ez dela egin zuten bezala. 2010eko otsailean lapurretan ari zen bat bertan atxilotu ere egin zuten.