Nola aurkitu zuen Antxon Bandresek Takolo Katmandun?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko ira. 28a, 18:09

Antxon Bandres (Tolosa, 62 urte) Euskal Mendizale Federazioaren presidente izandakoa hil zen atzo, ezbehar batean. Azpeitiar mendizaleekin harreman asko izandakoa da, eta hauxe da pasadizoetako bat, Joxe Takolo liburuan datorrena:

"(Takolok 1980an Everestera) Joan aurretik ametsa zuen Everest. Etorri ondoren mendi faboritoa. (...) Eta hori jota, egurra hartuta etorri zela Everestetik, argal-argal. "Lehen aldia nuen Himalayara joan nintzena, eta nik beti esan izan dut espedizio hark oso gogorra irten zidala, hogei kilo barrena galdu nituelako", zioen Joxek. Eztarriko minak kalte handia egin zion, ahotik odola botatzeraino iritsi zelako. Arazo bat zeukan, izan ere, Joxek: sudurra itxi egiten zitzaion haragi faltsuak zituelako eta arnasa ahotik hartu beharra izaten zuen. Antxon Bandres, Euskal Mendi Federazioko presidentea, ezkon-bidaian Katmandura joan zen orduan eta oraindik gogoan du zer-nola aurkitu zuen Takolo: "Ahotsik gabe, ezin hitz eginda. Hura itxura zeukana!"".