Reala-Athletic, Kilometroen egunean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko ira. 20a, 20:09

Espainiako Futbol Liga Profesionalak gaur eman ditu urriko lehen aste bukaerako jardunaldiko partiden ordutegiak. Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute aste bukaera horretan Donostian eta urriaren 2an jarri dute partida, igandean, eguerdiko 12:00etan. Azpeitian ikastolen aldeko Kilometroak festa ospatuko da egun horretan.