Rafael Castellanori azkenean amnistia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko eka. 6a, 12:06

Rafael Castellano kazetaria elkarrizketatu du Berria-k, Igandea gehigarrian, eta Txiki eta Otaegiren hilketak izan dituzte hizpide.

1975ean hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuten zuretzat Txiki eta Otaegi fusilatu izanari buruz idatzi zenuen artikulu bategatik. Zer idatzi zenuen, bada?

Egia. Txiki eta Otaegi hil egin zituztela. La Codorniz-eko Huevos de codorniz nire sailean atera zen artikulu hura. Txiki eta Otaegi fusilatzeak ikaragarrizko zirrara eragin zidan, eta egia jarri behar zela erabaki nuen; hau da, ez zirela hil, hil egin zituztela baizik. Eta fusilatze horiek legez kanpokoak izan zirela. Fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen, irainak egotzita. IƱaki Esnaolak defenditu ninduen. Adolfo Suarezi esker, amnistia eman zidaten.