Igande honetan hauteskundeak Hazparnen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko mar. 15a, 14:03

Ipar Euskal Herrian igande honetan hamar kantonamendutan hauteskundeak egingo dituzte —duela hiru urte egin zituzten beste hamaiketan—; besteak beste, Hazparneko eskualdean. Donamartiri, Donostiri, Lekorne, Lekuine, Makea eta Meainerekin osatzen du kantonamendua edo eskualdea Hazparneko herriak, eta berau da herri nagusia. 1983tik Azpeitiarekin senidetuta dago.

Hilaren 27an izango da kantotamenduetako bozetako bigarren itzulia. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusirako kontseilariak izendatuko dituzte, eta guztira 72 hautagai dira lehian.